XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bera da ergela.

Botatzen du airera hodeitxo bat eta pentsatzen ari da.

- Agian ez da sendoa ere dio.

Agian itxura hutsa da.

Eta defendatzen bazara, hanka egingo du.

- Ez dut uste - dio Hannok.

- Ausart zaitez dio herensugetxoak.

Orduan ausartuko naiz ni ere.

- Gero, etxera itzuliko naizenean.

Txirrina entzuten da.

Atsedenaldia bukatu da.

Hanno sartzen da klasean denekin batera.

- Horra berriro ere tripontzi!- oihu egiten du Ludwig Hall-ek.

Hannok, ez entzunarena egin nahi du eta aurrera segi.

Orduan bultzatzen du berriz Ludwig-ek.

- Ea! Ikas dezala! diotsa belarrira herensugetxoak.

Hannok ezartzen du zakutoa bular gainean eta oldartzen du Ludwig.